Info7 irratiaren aldeko kanpaina abiarazi dute hainbat herritarrek

Maider Arregi 2011ko urt. 17a, 09:54


Bost urte  Interneten egin ostean, FMrako jauzia egiten ari da Info7 irratia. Bergaran entzun ahal izateko datozen egunotan antena jartzekotan dira eta  horrek duen 6.245 euroko gastuari aurre egiteko kanpaina egiten ari da herritar talde bat. Hala, bazkide egiteko aukera dago, eta bertso saioa eta kontzertua ere antolatu dituzte

Hori horrela, herritarrei laguntza eskatzen dihardute. Alde batetik, bazkide egiteko aukera dago hilean 7 euroren truke –Arrano tabernan dago horretarako aukera–, eta bestetik, antolatu duten ekitaldietan parte hartuz.

Bertso saioa eta kontzertua 

Kanpainaren barruan bi ekitaldi antolatu dituzte irrati horren alde: batetik, urtarrilaren 21ean bertso saioa egongo da, 22:30ean, Udal Pilotalekuan. Parte hartuko dute Jon Maia, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Igor Elortza eta Aitor Mendiluze bertsolariek eta gai-jartzaile Josu Goikoetxeak jardungo du.
Sarrerak salgai daude zortzi eurotan Arrano eta Ariznoa tabernetan eta Errotalde kultura etxean; Arrasaten, Irati tabernan; Aretxabaletan, Urbaltz tabernan; Eskoriatzan, Inkernu tabernan) Oñatin, Arrano tabernan; Antzuolan, Larrea tabernan; eta Elgetan, Haizea tabernan.
Horrez guztiaz gain, urtarrilaren 29an kontzertua egongo da gaztetxean Xarma, Dirty Brothers eta Never Surrender taldeekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak