Egubakoitzeko ekitaldian, 200 bat lagun batu ziren; ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak gehienak. Antolatzaile lanetan dabilen Justina Elexpururen esanetan, ekitaldi "xumea baina polita" izan zen. Gitarra eta txistua lagun zutela, musika piezatxoa eskaini zuten Edurne Barrutiak eta Begoña Lasagabasterrek. Jarraian, ikusgai zeuden artelanak ikusteko ordua heldu zen.
56 artisten lanak
Ikastolarekin lotutako 56 artisten lanak ikus daitezke han; tartean, Juanjo Altuna eta Manu Muniategiandikoetxearenak. Horren harira, Elexpuruk barkamena eskatu du, erakusketa egiterakoan, norbaitekin ez badira gogoratu.
Urtarrilaren 30era arte
Erakusketa hilaren 30era arte egongo da ikusgai honako ordutegian: martitzenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:30era; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.