ETBko 'Kerman mintzalagun bila' saioa Bergaran grabatuko dute

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urtarrilaren 13a

Jende bila dabiltza Bergaran grabatuko dituzten ataletarako. Urtarrilaren 25ean, martitzena, egingo dituzte grabazioak.

Hiru lagun behar dituzte. 18 urtetik gorakoak izan behar dira. Berdin dio neska edo mutila, baina euskaraz jakin behar dute.

Ordutegia honako hau izango da 09:00ak inguruan mintzalagun bat, 11:30ak inguruan beste mintzalagun bat eta 15:15ean hirugarren mintzalaguna. Hau guztia zehaztu eta gero, gidoia bidaliko zaie saioan parte hartu nahi duten pertsonei ondo ikasteko.

ETBko saio horretakoek diote "gidoiarengatik ez kezkatzeko", bertan jartzen duena norberaren hitzekin azaldu dezaketelako, beti ere "istorioaren haria galdu" barik. Grabaketarako, jeneralean, ordu eta erdi behar izaten dute, nahiz eta gero, emisioan, bost minutuko programa bat den.

Grabatu eta gero, parte hartu dutenei kopia bat bidaltzen diete etxera nahi duten lekuan erakusteko. "Emisio eguna zehazten digutenean deituko dizuegu telebistan galdu ez dezazuen zuen atala" diote.

Edozer gauza galdetzeko, idatzi honako helbide honetara: kermanetb@gmail.com edo bestela telefono honetara dei nazakezue: 94 423 33 02 edo 638 299 994.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak