2020urtera arteko udalerrirako plan estrategikoa herritarrekin batera egiteko prozesua hasi du Udalak. Hain justu, asteon hasi ditu lehenengo batzarrak herritarrekin. Martitzenean landa eremuan bizi diren herritarrekin egin zuten batzarra; atzo, eguaztena, erdiguneko bizilagunekin; eta gaur, eguena, periferiako auzoetakoen txanda da: Labegaraieta, Ozaeta, Zubiaurre, Martoko, San Antonio, Toki Eder, San Lorentzo, Zubieta, Poligonoa eta Bolu, hain zuzen, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan.
Martitzeneko batzarrean 25 bat algun batu ziren eta atzo, eguaztena, 30 bat. Lehenengo batzar horretan herritarrek Bergara gaur egun nola ikusten jasotzea da helburua; haren alde on eta ez hain onak. Diagnostikoa egitea, hain zuzen.
Bigarren batzarra
Diagnostikoa egiteko beste batzar bat ere egongo da. Landa eremuko bizilagunendako batzarrak urtarrialren 25ean izango da; herrigunekoena, 26an; eta periferiako auzoetako bizilagunena, 27an.
Diagnostikoa egin eta gero, beste bi batzar egongo dira, bata otsailean eta bestea martxoan. Batzarrotako zeregina izango da Bergara 10 urte barru irudikatzea eta egoera hori lortzeko estrategiak proposatzea.