LABek irabazi ditu berriz Udaleko hauteskundeak

Leire Kortabarria 2011ko urtarrilaren 11

Gaur bozkatu dute Bergarako Udaleko langileek euren ordezkari sindikalak aukeratzeko. Lau urtean behin egiten dira hauteskunde sindikalak enpresa guztietan eta, orain arte bezala, LABek atera du gehiengoa: zortzi ordezkari. ELAk hiru atera ditu, eta ESK-k, beste hiru.

Bozketa 12:00etatik 15:00etara izan da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Langile mota bakoitzak bere hautestontzia izan du, eta hauek izan dira talde bakoitzeko emaitzak:

Funtzionarioak: 3 ordezkari LABek eta 2 ELAk.

Teknikari eta administratiboak: 2 ordezkari LABek eta bat ESK-k.

Espezializazio bako langileak: 3 LABek, 2 ESK-k eta bat ELAk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak