Manex Azula, munduko snow txapelketan

Xabier Urtzelai 2011ko urt. 11a, 10:26

Bergarako rider gaztea –15 urte ditu– Bartzelonako Palau Sant Jordin egingo duten Big Air proban izango da zapatuan, munduko snow txapelketako inaugurazio ekitaldian. Asula Big Air probako arrapala ikusgarrian ahaleginduko da punta-puntako rider-en artean egoteko gauza dela erakusten.  

Bartzelonan egingo duten munduko txapelketan snowboard-eko sei modalitate izango dira, eta Big Air proba kenduta, gainontzeko probak La Molina estazioan egingo dituzte (guztira 300 lagun inguruk hartuko du parte). Hain zuzen, 17.000 ikuslerendako tokia duen Palau Sant Jordin egingo dute proba ikusgarria. Hala, arrapala ikusgarri horrek 31 metroko altuera du, eta 80 metro luze. Saltoaren  

Bartzelonako Big Air arrapala

Manex Asula

Snowboard-a gertutik jarraitzen dutenek urteak daramatzate rider gazte honek izan dezakeen etorkizunaren gainean berbetan. Hamaika urte zituenean hasi zen Asula nabarmentzen –Valdezcaray eski estazioan hasi zen eskiatzen–, eta hamalau urterekin progresio handia izan dezakeen rider-a dela berresten dabil. Gaur egun Salomon Movistar, Nike 6.0 eta Monster bezalako etxeak ditu atzean, eta rider onenekin batera dabil lehian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak