Mikel Aristi hamabosgarren Espainiako ziklo-kros txapelketan

Xabier Urtzelai 2011ko urtarrilaren 10a

Domekan, urtarrilaren 9an, Zamorako Valorio basoan egin zuten Espainiako ziklokross txapelketa, eta Euskal selekzioarentzat korritzen Mikel Aristi (Lokatza Sumofic) ziklista bergararra hamabostgarren sailkatu zen, gazte mailan.

Aristirendako denboraldiko laugarren proba zen. Hala, sailkapenean puntu gutxi dituenez, irteera puntuan –ziklo-krosean horren garrantzitsua dena– atzean irtetea egokitu zitzaion. Hala ere, lehen itzulia amaitzear, hamabost lehenegoetan zegoen, atzetik aurrerako lan izugarria egin ostean. Hurrengo bi itzulietan 8. postua zegoen taldetxora iritsi zen eta bertan ere buru jarri zen. Azken bi itzulietan baina, zortzigarren postu horrengatik lehian zebilela bi zulatu izan zituen geratzen ziren itzuli bietan, hamar lehenengoetan sartzeko zituen aukerak galduz.

Hurrengo zapatuan Berrizen izango dute hitzordua ibarreko ziklistek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak