Josetxo Muniategi Soraluce Bergara taldeko entrenatzailea pozik zegoen taldearen lanarekin: "Defentsan ondo aritu gara eta erasoan oso bizkor ibili gara, orain arteko partidurik bizkorrena egin dugula esango nuke". Urtea hasteko bigarren sailkatuaren aurka berdinketa lortzea ez dago batere txarto. Datorren astean liderraren aurka lehiatuko dira, emozioz josita datorren derbian: Arrasateko Ford Mugarri taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Partiduaren gaineko kronika osoa, argazkiak eta Josetxo Muniategi entrenatzaileari elkarrizketa asteleheneko Goiena paperean izango duzue irakurtzeko aukera.