Gaua ia 100 kilo errosko egiten pasako dute Mujika gozotegian

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urtarrilaren 5a

Batzuk Errege bezperako gaua parrandan eta gaupasan pasatzen duten bitartean, beste batzuk errege-erroskoak egiten pasatuko dute. Eta Bergarako Mujika gozotegian, 84-90 kilo inguru errosko egingo dituzte bi egunotan; errezeta aitarengandik ikasitakoa da.

Gabonetako azken txanpan sartu dira Debagoieneko okindegi eta gozotegiak ere. Azaro erdialdean turroiekin hasi eta egunotan errege-erroskoak egin eta egin dabiltza gaurko eta biharko eskaera handiari aurre egiteko.

Barruko sorpresa

Errege-erroskoen bereizgarri nagusia da barruan eramaten duen baba, figura edo dena delako sorpresa eta jende ugarik jarraitzen du horrekin lotutako tradizioa.

Askok oraindik aurtengo erroskoa nork ordainduko duen seguru-seguru jakin ez arren, familia gehientsuenetan behintzat dastatuko dute aurtengo errege-erroskoaren zaporea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak