Hain justu ere, 2010ean euren jarduera eta egitarauetarako diru-laguntza jaso zutenek, urtarrilaren 10eko 13:00ak arteko epea dute diru-laguntzen zuriketa egiteko, eta zuriketaren ondoren diru-laguntzaren bigarren zatia jasotzeko.
Ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte Udaleko sarrera erregistro orokorrean:
- Erakundearen jarduera globalaren nahiz diruz lagundutako ekintzen memoria.
- Jarduera guztien zerrenda, bakoitza zein hizkuntzatan burutu den, parte hartzea...
- Programatutako jardueren dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak...)
- Izandako gastuen originalak edo horien kopia konpultsatuak (ez dira gastu baliagarritzak hartuko talde zein elkarteetako bazkide edo partaideek egindako otorduetako gastuak)
- Emaitza ekonomikoen memoria eta balatnze errealak (diru-laguntza 3.000 eurotik gorakoa denean bakarrik).