Bukaera borobila izan du Gabon Saria pilota txapelketak

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko urt. 4a, 12:03

Urri bukaeran hasi eta abenduaren 30ean jokatu zituzten finalak. Maila guztietako 130 bat pilotarik hartu dute parte txapelketan

Gabon Saria pilota txapelketa ere ohiko hitzordu da herrian eta aurten ere hutsik egin gabe abenduaren 30ean jokatu zituzten maila guztietako finalak, Udal Pilotalekuan. Irabazleek txapela eta garaikurra jaso zuten profesional mailako Aritz Laskurain pilotariaren eskutik eta Beñat Rezusta Diario Vasco txapelketako promesa mailako irabazlearen eskutik.

Hona hemen sailkapena:

Nagusiak: Ander Muguruza 11- Eneko Muguruza 18
Jubenilak: Mikel Gallastegi 18 - Lander Osa 6
Kadeteak: Julen Jorge 18 – Gorka Santamaria 9
Infantil A: Iker Gasteñaga 16 - Euken Azpeitia 11
Infantil B: Unai Zubizarreta 13 - Asier Jorge 16
Alebin A: Mikel Najera 16 - Aimar Olañeta 13
Alebin B: Luken Arriola 8 - Ander Etxaniz 16
Benjamin A: Julen Etxabarri 16 - Jon Armendariz 9
Benjamin B: Xabier Muruamendiaraz 10 - Iker Etxaniz 16
Benjamin C: Jon Larrañaga 16- Gorka Dominguez 8
Benjamin D: Xabier Igartza 16 - Iker Gil 13

Horrez gain, Barru finalak ere jokatu ziren eta hauek izan dira irabazleak:
Nagusiak: Beñat Rezusta
Jubenilak: Jokin Osa
Kadeteak: Paul Valgañon
Infantil A: Josu Zezeaga
Infantil B: Ibon Etxabarri
Alebin A: Jon Merino
Alebin B: Josu Elizburu
Benjamin A: Julen Murgiondo
Benjamin B: Unai Roije
Benjamin C: Erik Aranburu
Benjamin D: Iker Ugarte
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak