Gizonezko bat atxilotu dute alkoholemia kontrol batetik ihes egin eta ertzainei eraso egitea egotzita

Goiatz Arana Begiristain 2011ko urt. 3a, 14:15

Domeka goizaldeko ordu bata t’erdietan izan zen gertaera, GI-627 errepidean. Atxilotua 41 urteko gizonezkoa da eta delituzko aurrekariak ditu.

Ertzaintzaren prentsa oharraren arabera, alkoholemia proba egiten zebiltzan agenteek gelditzeko agindua eman zioten autoarekin kontrol-gunera gerturatzen ari zenean, baina honek aginduari muzin egin eta aurrera jarraitu zuen ia ertzaina bat harrapatuz. Ondorioz, agenteak atzetik segika joan zitzaizkion hainbat kilometrotan. Behin geldituta, gidariak atearekin kolpatu zituen ertzainak eta ihesari eman zion, iturri ofizialen arabera. Gutxira, harrapatu eta atxilotu egin zuten; baimendutako alkohol tasa bikoizten zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak