Patinaje ekintzak Bergarako Hanka Labankak antolatuta

Irati Goitia 2010ko abe. 30a, 15:13

Azken bi egunotan, heldu zein umeentzat patinaje ekintzak izan dira Bergarako Labegaraietako kiroldegian Hanka Labanaka patinaje taldeak antolatuta.

Atzoko eguna, umeei zuzendutakoa izan zen. Horrela, haurrek, besteak beste, patinetan nola ibili ikasteko aukera izan zuten (ariketen eta zirkuituen bitartez) eta baita hockeyko arauak ikastekoa ere.

Gaur, hockey partidua jokatu dute Basauriko Basroller-s taldearen aurka. Aurten antolatu dute lehendabizikoz hockey partidua, baina dagoeneko badira lau urte ume zein helduentzat patinaje ekintzak antolatzen dituztela Gabonetan. Helburua izaten da jendeak kirol hau ezagutzea eta baita bergararrak patinajea praktikatzera animatzea ere.

Hala ere, urtean zehar beste hainbat ekintzatan ere hartzen dute parte Hanka Labankako taldekideek. Adibidez, Le Manseko zirkuituko 24 orduko txapelketan izan dira azken bi urteetan eta aurten lehenengo aldiz, Behobia-Donostian ere aritu dira irristaketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak