Bergara, gazte mailako futbol txapelketaren finaletik kanpo

Julen Iriondo 2010eko abenduaren 30a

Bergarak ezin izango du jokatu urtero herrian antolatzen duten gazte mailako futbol txapelketa entzutetsuaren finala. Mahoneroek Reala izan zuten aurkari atzoko finalerdian, eta txuri-urdinak izan ziren garaile 2 eta 0eko emaitzarekin.

Bi taldeen arteko aldea nabaritu zen Ipintzan, eta partiduaren zati handiena bergararren zelai zatian jokatu zen. Reala baloiaren jabe eta erasoan, eta Bergara defentsako lanean. Dena dela, ondo eutsi zuten debagoiendarrek Donostiako taldea, eta aurreneko zatia hutsean amaitu zen.

Eta bigarrenean markagailuan aurretik jartzeko aukera izan zuten gainera, baina etxekoek aukera garbia egin zuten huts eta hurrengo jokaldian partiduko aurreneko gola egin zuen Realak. Gero, 2 eta 0ekoarekin, erabakita geratu zen norgehiagoka: bigarren gol hori, gainera, Meho Kodro Realeko aurrelari handia izandakoaren semeak egin zuen, falta bat buruz bikain errematatuta.

Aretxabaleta eta Eibarren arteko gaurko bigarren finalerdiaren ostean, Bergarako gazte mailako txapelketaren finala bihar jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan Agorrosinen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak