193 neska-mutikok parte hartu zuten Gabonetako hiruko txapelketan

Usoa Agirre 2010ko abe. 30a, 09:57

Bigarren aldiz egin da aurten Gabonetako hiruko txapelketa eta antolatzaileen arabera, "arrakasta handia izan du". 53 taldek eman zuten izena txapelketarako eta guztira 193 neska-mutiko aritu ziren saskibaloian, iaz baino 63 gehiago. Gorakada hori "saskibaloia Bergaran hartzen ari den garrantziaren seinale da", antolatzaileen esanetan.

Giro ederra izan zen udal pilotalekuan, Ion Arteaga eta Ugutz DJek lagunduta.

Antolatzaileen helburua da gazteenek saskibaloiarekin gozatzeaz gain, kirola egiteko alternatiba bat ere ikus dezatela.

Sarien irabazleak

Abenduak 27, astelehena

Benjamin gizonezkoak: Hirukotea (garaikurra, eta baloi eta kamiseta bana)

Benjamin emakumezkoak: Izurdea (garaikurra, eta baloi eta kamiseta bana)

Hirukoetako irabazlea: Asier Lopez (garaikurra eta Lagun Aroko kamiseta)

Sarien banaketa egin ostean Lagun Aroko kamisetak, saskibaloi eskolakoak eta baloiak zozketatu zituzten.

Abenduak 28, asteartea

Alebin gizonezkoak: Kangrejo Mari (garaikurra, eta baloi eta kamiseta bana)

Alebin emakumezkoak: Laukote (garaikurra, eta baloi eta kamiseta bana)

Infantil gizonezkoak: Marruskak (garaikurra, eta baloi eta kamiseta bana)

Infantil emakumezkoak: Txupi I.L.M.N (garaikurra, eta baloi eta kamiseta bana)

Hirukoetako irabazlea: Biken Larrañaga (garaikurra eta Lagun Aroko kamiseta)

Jokalaririk onena (gizonezkoa): Xabat Irazola (garaikurra eta baloia)

Jokalaririk onena (emakumezkoa): Maria Cid Aldama (garaikurra eta baloia)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak