San Pedroko bi erretaula, monumentu

Julen Iriondo 2010eko abenduaren 29a

Beste hiru erretaularekin batera, Bergarako San Pedro parrokiako biri monumentu kategoriako kultur ondasun izendapena eman die Eusko Jaurlaritzak. Parrokiako erretaula nagusia da bat eta San Migelen poliptikoa bestea.

XVI. mendekoa eta flandriarra da San Migelen poliptikoa. XVI. mendekoa da San Pedroko erretaula nagusia ere. Lau ebanjelisten erretratuak ditu predelan eta sagrarioa erdian. Bere antzinatasunagatik du interesa. Euskal Herriko Erromatar garaiko erretaula zaharrenetakoa da.

Hauen ingurukoak jasota daude, besteak beste, Arte y piedad; el arte religioso en Bergara en la edad moderna izeneko lanean. Maria Jose Aranburu artearen historian doktorea da liburuaren egilea, eta berak eman zizkigun erretaula nagusiaren inguruko azalpenak Goiena Telebistako erreportaje saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak