Inmaculada Gallastegi, memoria sozioekonomikoaren koordinatzaile

Julen Iriondo 2010eko abenduaren 28a

Inmaculada Gallastegi bergararra izendatu dute euskal Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren memoria sozioekonomikoaren koordinatzaile.

Aipatutako erakundearen memoriak euskal ekonomiaren egoera eta egoera soziala aztertzen ditu, eta kontseilua osatzen duten eragileen artean adostutako diagnostikoa plazaratzen du.

Inmaculada Gallastegi Ekonometria katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, ekonomia fakultateko dekano izan zen lau urtez eta baita Euskadiko Kutxako azterketa zerbitzuko arduradun ere. Ekonomilari bergararra aurtengo apiriletik da euskal Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kontseilari, adituen taldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak