Gernikako Akordioa zabaltzeko ekimenak urtarriletik aurrera

Goiatz Arana Begiristain 2010eko abenduaren 22a

Urtarrilaren 8an banatuko dituzte Gernikako Akordioaren gaineko esku-orriak. Eta urtarriletik aurrera baita ere, herriko eragile sozial, politiko eta sindikalen arteko batzarra egingo dute, akordioa aurkeztu eta atxikimenduak jasotzeko helburuarekin.

Hala jakinarazi zuen atzo udaletxean batutako talde zabal batek; Bergarako ezker abertzalea, Aralar, EA, LAB, ESK, Etxerat, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Gazte Independentistak eta Ikasle Abertzaleak-eko ordezkariak batu ziren.

Modu horretan, akordioak jasotzen dituen postulatuekin bat egin eta euskal gizartearen parte hartzea sustatzeko konpromisoa hartu zuten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak