Presoak etxeratzea eskatzeko ekitaldi sorta egongo da Gabonetan

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko abenduaren 21a

Atzo aurkeztu zituzten ekitaldiok, hainbat herritarren eta presoen senideen babespean.

Gabonak presoekin elkartasunean igarotzeko ekintza sorta antolatu dute eta atzo, astelehena, aurkeztu zituzten, hainbat herritarrek.

Zera esan zuten agerraldian: "Gabonak dira, afamilia asko batzeko eguna. Dena den, ez dira batuta pasatzeko eginak izango herriko hainbat familiarendako. Zortzi preso eta hainbat iheslari ditugu herrian Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egiteagatik krudelki zigortuak". Baina gehitu zuten: "Ez gaude Gabonak etxean triste errepresaliatuak noiz etxeratuko dituzten zain egoteko prest. Garai oso bereziak bizi ditugu Euskal Herrian, demokrazia eta bakea ekarriko duen prozesu demokratikoa martxan jartzen ari gara. Indarrak batuta soilik lortuko dugu demokrazia, bakea eta errepresaliatuak etxean izatea.

Gabonetarako antolatuko ekintzak:

- Abenduak 24: 10:00etan Gabon kantak bertso eskolakoekin batera, Espoloitik abiatuta. 14:00etan bazkaria Artatsen eta 18:00etan, berriz ere kantuan abiatuko dira Fraiskozuritk San Martin plazara. Han, 19:30ean elkarretaratzea egongo da Hator, hator... neska-mutil etxera! lelopean.

- Abenduak 31: 01:00etan, brindisa, San Martin plazan.

- Urtarrilak 5: Euskal preso eta iheslariak etxera! lelopean manifestazioa, 19:30ean, San Martin plazatik abiatuta.

- Urtarrilak 8: manifestazio nazionala Bilbon

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak