Gisasolak, Ziburuk eta Igarzak erakusleiho politena

Udalak Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu berri ditu eta hiru dendok jaso dute lehenengo, bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren

Gisasola burdindendak jaso du Udaleko Kultura sailak antolatzen duen Gabonetako erakusleiho lehiaketako lehen saria. Bigarrena, Ziburu jantzidendarendako izan da; eta hirugarrena, berriz, Igarza mertzeriarendako.

Hain justu ere, gaur, hilak 20, duela ordubete eskas, egin dute sari ematea eta irabazleak pozik azaldu dira. Ander Berraondo Gisasola dendako semea "oso pozik" azaldu lehen sariarekin eta 300 euro eta garaikurra eroan ditu etxera. Beste edizio batzuetan ere saritu izan dute Gisasola, baina aurten erakusleihoa "bakarrik, izebaren laguntzarik gabe" atondu duela aitortu du Berraondok.

Ziburu jantzidendari dagokionez, Noelia eta Eva garcia ahizpak ere oso pozik daude jasotako 250 euro eta garaikurarekin: "Dirua ondo dator, baina pozgarriena irabazi izana da", esan dute. Gainera, aipatekoa da lehenengoz aurkeztu direla lehiaketara.

Igarza mertzeriaren kasuan, 200 euro eta garaikurra jaso dute. Dendako alaba Uzuri Alvarez izan da sari ematean, eta hark ere esan du oso pozik jaso dutela albistea. Iaz ere saria eskuratu zutela ekarri du gogora.

Sariok ematerako orduan epaimahaiak kontuan hartu du publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.