Patinatzen gozatzeko jardunaldia, Hanka Labankaren eskutik

Usoa Agirre 2010ko abe. 20a, 15:01

Hanka Labanka, Bergarako patinaje taldeak, aurtengo denboraldi bukaerako ekitaldia antolatu du abenduak 29 eta 30erako. Abenduaren 29an ate irekiak egingo dituzte Labegaraietako kiroldegian. Edonor, handi zein txiki, joan ahal izango da: irristatzen ikastera, jolasetan parte hartzera, erortzen ikastera, hockeyan jokatzera… Abenduaren 30erako, berriz, jockey partidua antolatu dute.

Hanka Labankakoek espreski animatu nahi dituzte gurasoak irristatzen parte hartzera.

Patinekin gozatzeko jardunaldia abenduaren 29an

Labegaraieta kiroldegian. 5 urtetik aurrerakoendako.

Bi saio izango dira:

Goizez 10:00-13:00

Kantxa banatuko dute lau zatitan eta taldeak egingo dituzte joaten diren adinak eta trebetasunak kontuan hartuaz.

  1. Zirkuitu sinplea: konoak, aroak, eslalom, atzerantz patinatzea.
  2. Konoen arteko ariketak, motorrena, frenaketak, biraketak, saltoak.
  3. Ariketak, jokoak, globoak.
  4. Hockeyan hasiera

Derrigorrezkoak dira: kaskoa, belauna, ukalondo eta eskuetako protekzioak.

Arratsaldez 16:30-19:00

Antolatuko ditugu jockey partiduak. Bertan egokituko dituzte taldeak, adinaren eta trebetasunaren arabera.

Derrigorrezkoak dira: buruko kaskoa, belauna, ukalondo, eta eskuetako
protekzioak.

Hockey partiduak, abenduaren 30ean

11:00etatik 13:00etara hockey partiduak egongo dira Labegaraietan, Bergarako Hanka Labankako kideak eta Basauriko Basrollerreko kideen eskutik. Lauko edo bosteko taldeak egingo dituzte.

Lehenengo aldia izango da Bergaran halako jockey partidak egingo direna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak