'Avatar'-ekin amaiera zirraragarria izan zuen Gabonetako kontzertuak

Arritxu Barruso 2010ko abe. 19a, 19:33

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe bergararrek Udal Pilotalekua  bete egin zuten zapatu gauean Gabonetako kontzertua ikusteko. Herriko abeslari eta musikariek, beste behin ere, aho zabalik utzi zituzten ikusleak.

Udal Musika Bandak Jacob de Haan konposatzailearen Virginia obrarekin ireki zuen kontzertua. Abesbatzen txanda etorri zen gero. Imanol Urzelairen zuzendaritzapean Aritzeta abesbatzak Barcarola, Neskatx ederra, Segalariak eta Alleluia abestiak kantatu zituzten.  Bergarako Orfeoiaren txanda etorri zen ondoren; Goizeko euri artean, Superstar eta Your Song kantuen ostean orfeoikoek beltz espiritual bat aukeratu zuten emanaldia ixteko: Hail Holy Queen.
Kontzertua amaitzeko, urtero moduan guztiak elkarrekin aritu ziren Orkesta Sinfonikoarekin batera. Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariak Avatar filmaren soinu banda aukera zuen aurtengo kontzertua bukatzeko. Amaiera ezin hobea, zirraragarria izan zen eta Ainara Ortega bakarlariaren ahotsak, momentu batean, beste mundu batera eroan zituen pilotalekuko ikusleak.

Gonzalez Chirlaquek egindako James Hornen konposatzailearen obraren moldaketa lehen aldiz entzuteko aukera izan zen zapatuan Bergaran. Avatar abestia amaitu ostean txalo zaparrada amaiezina izan zen.
Ohitura den moduan Gabonetako kontzertua Hator Hator eta Adeste Fideles abestiekin amaitu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak