San Pedroko organoa Gipuzkoako 30 garrantzitsuenen artean dago

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko abenduaren 17a

San Pedro parrokiako 1889 urteko Stoltzfrères organoa Gipuzkoako 30 organo garrantzitsuenen artean dago. Halaxe jaso du Esteban Elozindo organo jotzaileak kaleratu berri duen liburuan. El organo en Gipuzkoa du izena Elizondoren lanak eta XVI. mendean hasi eta gaur egunera arte instrumentu horrek Gipuzkoan izan duen bilakaera jasotzen du. San Pedroko organo erromantikoarekin batera jaso ditu, besteak beste, Donostiako Santa Maria parrokiako (1863), Azkoitiako eta Azpeitiako Loyolako basilikako Cavaillé-Col (1889) organoak eta Usurbilgo Cavaillé-Col-Mutin (1907-1920) organoa.

Liburua Four Aldundiak kaleratu du, Ondare bildumaren baitan. 297 orrialde ditu eta 20 eurotan eskura daiteke www.gipuzkoa.net helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak