Astelehenean hasiko da Olentzero gutunak jasotzen

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko abe. 17a, 14:05

Udaletxean laga beharko dira, osoko bilkuren aretorako sarreran egongo diren zakuetan  

Astelehenean, hilaren 20an, hasiko da Olentzero umeen gutunak jasotzen. Hain justu ere, udaletxean jasoko ditu, osoko bilkuren aretorako sarreran egokituko duten gunean. Egubakoitzera bitartean eroan ahalko zaizkio gutunak Olentzerori, udaletxeko ordutegian, eta han laga dituen zakuetan sartu.
Egubakoitzean etorriko da Olentzero, Mari Domingirekin batera, eta orduan eroango dituzte gutunak. 19:00etan iritsiko dira, gurdian, eta honako ibilbidea egingo dute herrian barrena: Udal biltegitik abiatuta, Masterreka, Bideberri, Ibargarai, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar eta Barrenkaletik igaro ondoren,  San Martin plazan bukatuko dute. 
Ibilbidean barrena hiru bat geldialdi egingo dituzte Olentzerok era Mari Domingik, jende gehien batzen den hiru bat gunetan, hain zuzen ere, eta haiekin batera bidea egingo duen abesbatzak –egun horretarako espreski hainbat herritarrek osatutako abesbatza– Gabon kantak abestuko ditu.
Olentzerok eta Mari Domingik umeei agur esan aurretik, udaletxeko balkoian hitz batzuk egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak