Kruz Gallastegi, Bideberri eta Irala kaleak ere TAO gunean sartuko dira

Usoa Agirre 2010ko abe. 16a, 18:19

Horixe onartuko dute datorren abenduaren 20an egingo den ohiko osoko bilkuran. TAOa arautzen duen ordenantzan honako aldaketa hauek egingo dituzte:

  1. Kruz Gallastei, Bideberri eta Domingo de Irala kaleak TAO gunean sartzea eta honekin batera Masterrekako bizilagunei ere erresidente izaera aitortzea.
  2. TAO sistemaren ordutegia ordu batez luzatzea. Hau da, 9:00-13:00 eta 16:30-21:00 ordutegia ezartzea aste barruan eta zapatuetakoa mantentzea.

Udal Gobernuak herritarrekin egindako bileretan agindu bezala egin du TAO sistemaren lehenengo hiru hilabetetako balorazioa eta banan banan aztertu ditu herritarrek egindako eskaerak eta TAO sistemaren kudeaketaz arduratzen den enpresak emandako datuak. Horren harira proposatu ditu ordenantzan aldaketa horiek.

Ezustekorik ezean, asteleheneko ohiko osoko bilkuran onartuko dituzte aldaketa horiek. Prozedura administratiboak ezartzen dituen urratsak eta epeak direla medio, ezingo dira erabaki horiek indarrean sartu martxoaren hasierara arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak