Durangoko Azokan hasi zuen biratxoa, emanaldi bikoitza eskainiz. Joan den asteburuan, berriz, Bermeon eta Bartzelonan izan dira; eta bihar, esan bezala, Donostian joko dute.
Emanaldi horretan Don Inorrez diskoko hainbat kantu eskainiko dituzte baina, funtsean, hamabi urteotako ibilbidearen errepasoa egingo dute. Eta izango da sorpresarik eta baita bertsioren bat ere, Xabier Leteren Ni naiz kantua moldatu zuten Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainitako kontzertuan eta Donostian ere joko dute.