Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketa zapatuan izango da

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko abe. 13a, 13:24

Artatse elkartean jokatuko da, 16:30ean eta izenematea egunean bertan egingo da, 16:00etan

Euskal Herriko Mus txapelketa antolatu dute hirugarrenez. Bergarako kanporaketa hilaren 18an, zapatua jokatuko da, 16:30ean, Artatse elkartean. Izenematea 16:00etan izango da eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Sariei dagokienez, lehenengoek, batutakoaren %40 jasoko dute; bigarren sailkatuek, batutakoaren %30; hirugarrenek, bi txuleta eta ardo botila; eta laugarren sailkatuendako ere izango da sorpresaren bat.
Mus txapelketa hori antolatzen dute Iparra-Hegoa eta Orreaga elkarteek, Bai Euskal Herriari mugimenduak eta Euskal Herriko Mus Federazioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak