Udaleko Gazteria sailak gaztetxoendako tailerrak antolatu ditu iristear diren Gabonetako oporraldirako. Askotariko tailerrak antolatu dituzte eta gaurtik, astelehena, zabalik dago izenematea.
Sei tailer egongo dira
Arlo asko lantzeko aukera izango dute gazteek tailerrotan. hain justu ere, sei tailer egongo dira: abenduaren 27an, sexologiaren gaineko tailerra egongo da; abenduaren 28an, automakillajea; abenduaren 29an, zirko teknikak; abenduaren 30ean, barreterapia; urtarrilaren 4an, euskal dantzak; eta urtarrilaren 7an, dantza eta koreografia.
Tailerrok doan izango dira eta parte hartzeko nahikoa da izena ematea. Hain justu ere, gaur, astelehena, zabalduko dute epea eta hilaren 20an bukatuko da. Tailerrak izango dira Munibe plazan jarriko duten karpan, 17:00etatik 20:00etara eta nahi beste tailerretan eman daiteke izena.