Bergarak 0-4 emaitzarekin irabazi du Hondarribian

Mirian Biteri 2010eko abenduaren 12a

Lehenengo zatian bi gol eta bigarrenean beste bi egin zituzten mahoneroek.

Atzo, zapatua, uste baino partidu errazagoa izan zuen Bergarak Hondarribian; lau gol egin zituzten Hondartza futbol zelaian. Norgehiagokaren 30. minutuan iritsi zen mahoneroen lehenengo gola. "Aurretik beste hiru aukera izan genituen, eta  Markel Iltzarbek egin zuen lehenengo tantoa", kontatu digu Bergarako presidente Pedro Ricok.                

     Atsedenaren aurretik egin zuten bergararrek bigarrena Jokin Baltzategiren eskutik. "Ondo aritu ziren mutilak, defentsa lan serioa egin zuten eta horrek bere emaitzak eman zituen". Bigarren zatian beste hainbeste gertatu zen. Gol bana egin zituzten Iñigo Machok eta Mattin Ibañezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak