Asanbladaren helburua, Mugituko da ekimenak sortutako ondarearen balorazioa egitea eta aurkeztea da. Orain arte egindako ekintzak batuko dituen bideo bat ere eskainiko dute.
Asanbladan, Jose Luis Elkororen egoera zein den kontatuko dute. "Denon artean Jose Luis Elkoro kartzelatik ateratzea lortu dugu, baina, oraindik ez dago libre", gaineratu dute plataformako kideek.
Deialdia, elefantearen inguruan mugitu den jende guztiari zuzenduta dago eta parte-hartzeko deia egin gura izan dute. Jasotzen diren proposamen desberdinak taldeetan eztabaidatuko dira eta akordio bat lortzen saiatzea dela asmoa adierazi dute plataformako kideek.
Abenduaren 16an, egunean, egingo da asanblada, 19:00etan Bergarako Elementalean Mugituko da plataformak deituta.