Akats baten zuzenketa egin nahi du Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko abe. 10a, 09:24

Zehazki Kirol zerbitzuak egin nahi du zuzenketa, abenduko kultura gidan kaleratutako informazio oker batengatik

Hain justu ere, Gabonetako 3x3 saskibaloi txapelketa Udaleko Kirol zerbitzuak antolatu duela dio abenduko kultura agendan, baina ez da horrela. Lehiaketa hori Bergara Kirol Elkarteko Saskibaloi Sailak antolatu du eta hala agertu beharko litzateke gidan. Hori horrela, saskibaloi sailari barkamenak eskatu nahi dizkiote Kirol zerbitzutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak