Agorrosingo ontzi terapautikoa itxita egongo astelehenetik eguaztenera

Agorrosingo ordezkarien esanetan "zikinkeria arrotza" azaldu da eta hori garbitzeko itxiko dute

Agorrosingo arduradunek jakitera eman dutenez, itxita egongo da astelehenetik eguaztenera, biak barne, ontzi terapeutikoa.
Hiru egunotan bainuetxeko saunak eta tratamendu dutxak erabiltzeko aukera egongo da. Ontzi hotza eta terapeutikoa dira ezingo direnak erabili, garbiketa berezi bat egiteko.
Agorrosingo arduradunen esanetan, hiperklorazio tratamendua egingo diote: "Zikinkeria berezi eta arrotza agertu da eta hura ezabatu nahi dugu", eta gehitu dute: "Osasun sailaren araudiaren barruan dauden analitikak jasotzen ari gara eta erabiltzaileendako arazo bat bera ere ez du ematen. Arazoa da iragazketa makinak kaltetu daitezkeela. Hortik gure kezka eta arazoari irtenbidea emateko azkar ibili nahi izatea".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.