Txukun-txukun jarri dute Santa Marinako espaloia

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko abe. 9a, 12:23

Bideberrin eta zubian jarritako zoru bera jarri dute

Usondo parkearen kontra zegoen espaloia kendu egin dute eta maila berean jarri dute zoru guztia. Horrekin batera, zubiko zoruari jarraipena emateko, harri berbera erabili dute, modu horretan Bideberrin egindako urbanizazio  hobekuntzetan integratuz. Dagoeneko bukatu dituzte lan handienak eta azken boladan zoruan zeuden zuloak desagertu egin dira.
Asteon detaile txikiren bat edo beste baino ez zen falta guztia bukatzeko, irudian ikus daitekeen moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak