Sei zauritu errepide istripuan

Usoa Agirre 2010ko abe. 9a, 10:18

Atzo, eguaztena, izan zen istripua, 19:30ean, GI-627 errepidean, Bergara parean. Fordi Fiesta eta Opel Astra markako autoek aurrez aurre talka egin zuten. Istripuaren ondorioz, Opel Astrako lau bidaiariak (35 eta 4 urteko bi gizonezko, eta 62 eta 22 urteko bi emakumezko) zauritu ziren eta ospitalera eraman zituzten zauri handiekin. Ford Fiestako bidaiariak (28 urteko gizonezkoa eta 32 urteko emakumezkoa) osasun zentro batera eraman zituzten zauriak sendatzera.

Istripuak auto-ilarak sortu zituen atzo iluntzean, zaurituak osasun zentroetara eraman eta errepidea garbitu bitartean.

Ertzaintzak ez daki oraindik zergatik izan zen istripua eta ikertzen ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak