Lapurreta egin dute Aranzadi Ikastolan

Irati Goitia 2010eko azaroaren 29a

Ostegun iluntzean izan zen lapurreta eta hiru ordenagailu, 2 ordenagailu eramangarri, bi argazki kamera, DVD bat eta bi bozgorailu ostu zituzten. 

Ikastolatik esan digutenez, badirudi lapurrak 20:40 – 21:15 aldera sartu zirela ikastolan, ate bat indarrez irekita. Hala ere, oraindik barruan jendea zegoela ikusi zutenean, irten egin ziren. Behin ikastola guztiz hustu zela ziurtatu ostean, berriz sartu ziren eta orduan egin zuten lapurreta itsura guztien arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak