Horrekin guztiarekin, dei egiten diete herritarrei parte har dezaten, eta lehenengo honek jarraipena izatea nahiko luketela ere gehitu dute: "Ea indarra hartzen doan eta egutegian finkatzen dugun".
Jaiak iluntzean hasi eta goizaldera arte iraungo du: 19:30ean, trikipoteoa egongo da gaztetxetik abiatua; 21:00etan, sagardo kupela irekiko dute gaztetxean, eta, irekitzearekin batera, mokolo afaria egingo dute gaztetxean; eta 23:00etan, Emon eta Unsain taldeek kontzertua egingo dute.
Txartelak salgai daude
Txartelak dagoeneko salgai daude Arrano eta Kortazar tabernetan. Afaria, kontzerturako sarrera eta kupeletik nahi beste sagardo edatea 8 euro da; kontzerturako sarrera eta kupeletik nahi beste sagardo edatea, berriz, 3 euro da.