Nahastu gaitezen eta elkar ezagutu... euskaraz

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko aza. 25a, 13:32

Auzoko egitasmoa aurkeztu zuten atzo, eguaztena, iluntzean, kultura etxean. Deialdia ere egin zuten egitasmoan parte hartzeko. Baina zer da Auzoko?

Salam aleykun, nakamu, adaab eta hola. Kaixo esateko moduak dira arabieraz, woloferaz, urduz eta gazteleraz, eta horiek guztiak entzun ziren atzo, eguaztena, iluntzean, Auzoko egitasmoa aurkezteko kultura etxean egindako ekitaldian.

Ekitaldian izan ziren Topaguneko zein Jardun elkarteko ordezkariak –egitasmoaren sortzaileak–, Udal ordezkariak –egitasmoa lagundu dute– eta egitasmoan parte hartzen duten jatorri askotariko hainbat lagun.
Azken urteetan munduko leku askotatik etorritako jendea bizi da Bergaran. Kultura ezberdina ekarri dute, hizkuntza ezberdina, folklore ezberdina... elkartrukerako egoera asko sortzeko aukera ematen du horrek eta duda barik elkarrengandik ikastekoa. Bada, horri ahalik eta etekin handien ateratzeko, elkar ezagutzeko eta elkarrengandik ikasteko egoerak sortzea proposatzen du Auzokok, beti ere, transmisio bidea euskara izanda. Hala azaldu zuen Aner Arregi Topaguneko kideak: "Elkarrengandik ikasteko, elkarren artean ulertzeko euskara proposatzen dugu. Euskaraz komunikatzea da helburua, ez perfekto egitea". 

Taldeka antolatzen dira

Horretarako, taldeak egin dituzte eta dagoeneko badira bi martxan. Taldeotan batzen dira euskaraz bizi den jendea –auzotar deitzen diote– eta euskaraz bizi ez diren herrialde askotarikoak –auzokide deritzote– "eta ahalik eta modurik ludikoenean hitzak ikasten goaz", azaldu zuen Arregik. Batzen dira Arrizurin eguaztenetan, 19:00etan eta zapatutan, 11:30ean eta dei egiten diete herritarrei, auzotar zein auzokideei parte hartzera.
Interesa dutenek jo dezakete Arrizurira bertara, Jardunera (Aner Arregitatik galdetu), bergara.auzoko@topagunea.org helbidera idatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak