'Auzoko' egitasmoak euskaratik urrun bizi diren herritarrak eta euskaraz bizi direnak batzen ditu

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko azaroaren 25a

Bergaran, badira hilabete batzuk 'Auzoko' egitasmoa martxan jarri zela. Denon jatorri eta hizkuntzak aintzat hartu, besteengatik ikasi eta euskaraz komunikatzeko prest daudenek osatzen dute 'Auzoko' egitasmoa.

Azken urteetan munduko hainbat lekutako jendea etorri da Debagoienera ere. Bergaran, beste herri batzuetan bezala, kultura aberastasun handia dago eta Auzoko egitasmoak herriko jendea eta euskaratik urrun bizi direnak batzen ditu. Horrek ahalbidetzen du ikuspegi desberdinak trukatzea, dantza eta musika ulertzeko moduak partekatzea eta horrekin guztiarekin denok besteengandik ikastea.

Euren proposamena da euskara izatea harremanetarako hizkuntza nagusia. Horretarako, astean bi aldiz elkartzen dira Auzoko egitasmoko kideak: eguazten arratsaldetan eta zapatu goizetan Harrizurin, Musika Eskolaren aurreko eraikinean.

Gaur egun, 10-11 lagun batzen dira, baina Aner Arregik herritar guztiei zabaldu nahi izan die gonbidapena egitasmoan parte hartzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak