Adierazi digutenez, orain dela 20 bat urte landatu zituzten albizia horiek, inguruko etxeak egin eta urbanizatu zutenean. Zuhaitz batzuk gaixo zeuden eta etxeetarako traba bihurtuta zeuden. Horregatik kendu dituzte. Albizia akazia mota bat da, ekialdeko herrialdeetan duena jatorria. Setaren arbola, Pertsiako akazia edo Konstantinoplako arbola bezala ere bada ezaguna. Geure inguruan ez da oso ohikoa.