Inauguratu dituzte batzokiko taberna eta jatetxea

Julen Iriondo 2010eko azaroaren 24a

Bart inauguratu dute herritarrendako Bergarako batzoki eraberritua, batzokiko taberna eta jatetxea zehazki. Jende dezente bertaratu zen atzo iluntzean eman zuten lunchera.

Lau urte egin dituzte itxita tabernak eta jatetxeak, eta azken bi urteotan eraberritze lanak egin eta gero, lantalde berriarekin hasi da berriz ere martxan.

Lantalde berriarekin, eta espazio handiagoarekin, lehen farmazia zegoen lekuan dago-eta orain taberna, taberna zegoen lekuan jangela txiki bat eta horrez gain jangela handiagoa ere txukun txukun atondu dute.

Eguneroko menuak eta karta zerbitzua emango dituzte aurrerantzean batzokiko jatetxean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak