Arabako Roitegi herrira –Opakua mendatetik gertu– berrogehi lagunetik gora joan ziren domekan, handik hasita hiru ordu eta erdiko martxa egitera; tartean, Santa Elena tontorra pasatu zuten Onraita herrira heldu aurretik. Behin mendi zeharkaldia bukatuta, Agurain aldera jo zuten, Sarayola jatetxean urteroko bazkaria egitera. Horrenbestez, aurtengoa bukatu dute, eta dagoeneko hasi dira Pol-Poleko lagunak datorren urteari begira lanean.