Ludoteka zerbitzua martxan dago eta interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena Agorrosin Ekintza Guneko bigarren solairuan. Ludotekan interesa izan, baina ezagutzen ez duten gurasoei dagokienez, orain dute horretarako aukera, azaroan barrena ate irekiak egiten ari dira-eta.
Funtzionatzeko moduari dagokionez, urteko kuota dira 45 euro. Zerbitzua da astelehenetik egubakoitzera, 17:00-20:00 ordutegian eta neska-mutikoen eskola-egutegi bera izaten du.
Zerbitzua da 5 urtetik hasi eta 12ra arteko gaztetxoendako eta bi hezitzaileren ardurapean egongo dira.