Bihar, eguaztena, aurkeztuko dute Auzoko egitasmoa

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko aza. 23a, 11:51

Azken hiru asteotan egin duten "moskeo kanpainak" argia ikusiko du

Azken hiru asteotan, herriko kaleetan Auzoko izena zeramaten hainbat kartel azaldu dira. Kartelotan, besteak beste, herrian berba egiten diren hizkuntzen izenak azaldu dira eta baita hizkuntzok zein herrialdetan berba egiten diren ere. Hori guztia Jardun elkarteak eta Topaguneak egin dute –Udalaren laguntzarekin– Auzoko egitasmoaren baitako "moskeo kanpaina moduan", antolatzaileek azaldu dutenez.  

Hain justu ere, Auzoko egitasmoa azaltzeko bidean lehen urratsa izan da, eta "orain, Auzoko zer den eta herritarren aurrean aurkezteko garaia iritsi zaigu", esan dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, bhar, hilak 24, egingo dute herritarren aurreko aurkezpen hori, 19:00etan, kultura etxeko ganbaran.

Lehen urratsak emanda

Badira aste batzuk herrian Auzoko egitasmoari ekin ziotela. Euskararen eremuetara datozen etorri berriei hizkuntzaren ikuspegitik egin beharreko harrera egituratzea du helburu. Eta dagoneko sei bat laguneko taldeak badihardu horretan. Taldean batu dira senegaldarrak, pakistandarrak, kubatarrak, bergararrak... Elkarrengandik ikasteko prest daude, betiere, euskara komunikazio ardatz izanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak