Hainbat berrikuntzarekin ekin dio Txapa irrati libreak ikasturte berriari

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko aza. 22a, 11:43

Denboraldi berriko programazioa estreinatu du Txapa irrati libreak. Dagoeneko 26 urtez uhinetan diharduen irrati horretako kideek hauxe aurreratu dute: "Kalitatezko programazioa eskainiko diegu bergararrei zein Internet bidez entzuten gaituzten munduko herritarrei, gure izaera eta ezaugarriei eutsita eta teknologia berriei eta Arrosa irrati sarean oinarrituta".

Hainbat berrikuntza

Aurtengo berrikuntzen artean,  Sasi guztien azpitik Txapa kolektiboko irratsaio berezia nabarmen daiteke. Bada, kolektiboko irratsaio horretan, batzarrean erabakitzen dituzten gaiak jorratuko dituzte. Asmoa da maiztasun jakin batekin herriko gizarte gaiak lantzea. Hain justu ere, eguaztenetan izango da saio hori, 20:00etan.

Horrez gain, beste hainbat saio ere egongo dira, besteak beste: astelehen eta egubakoitzetan, 15:00etan, irratira heltzen diren diskoen aurkezpenak egingo dituzte; martitzenetan, Haundikeittan umore saioa egongo da 22:00etan eta Kaleko mobida saioa punk&oi musika saioa 23:00etan; eguenetan, Kolax izeneko saioan elkarrizketak, albisteak... entzuteko aukera egongo da 21:00etan, eta 22:00etan Itzali telebista musika saioa; eta zapatutan, Bergara sutan saioan Gazte Asanblada izango da protagonista, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak