50 urte Santa Zeziliaren zaintzapean

Jose Mari Arrondok eta Jose Mari Gonzalezek mende erdi egin dituzte bandako kide bezala eta gaur omendu dituzte. Bergarako Udal Musika Bandak urteroko legez, aurtengoan ere Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertua eskaini du herriko udal pilotalekuan eta bertan egin diete omenaldia.

Oroigarriak biendako

Bi omendu horiek hainbat opari jaso zituzten euren urrezko ezteietan. Hain justu ere, Bergarako Udal Musika Bandak urrezko domina eta koadro bana oparitu zizkien bi omenduei. Udalak bestalde, lora sorta bat eta Bergarako oroigarria.

Hunkigarria

Jasotako opariekin hunkitu egin ziren omenduak, baina adierazi ziguten, batez ere, Bergarako herritarrengandik jasotako berotasunak sorrarazi ziela bereziki, zirrara. Izan ere, pilotalekua lepo bete zen. Omenduek joandako guztiei eskerrak eman nahi izan zizkieten erakutsitako berotasunagatik.

Irakasle eta laguna bertan

Jose Mari Arrondok, bestalde, eserlekuetan ikuskizunaz gozatzen zegoen pertsona baten presentzia azpimarratu nahi izan zuen, bereziki: Miguel Gonzalez Bastidarena. Beraientzat euren irakasle eta bide lagun izandakoa bertan ikustea oso hunkigarria izan zela esan ziguten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.