Kayak festa eginda hasiko da Beti-Busti 25. urteurrena ospatzen

Xabier Urtzelai 2010eko azaroaren 19a

Beti-Busti piraguismo elkartea 25. urteurreneko ospakizunak antolatzeko lanetan dabil buru-belarri, eta ospakizun horien barruan egingo dute zapatuan, hilak 20, hirugarren Kayak Festa.

Goizean infantil eta alebin mailako txapelketa egingo dute, Gipuzkoako txapelketarako baliagarria izango dena –bigarren jardunaldia izango da–, eta arratsaldean 3. eslalom paraleloko txapelketa egingo dute. Bi txapelketa horiek egin ahal izateko Beti-Bustiko ordezkariek bi zirkuitu egingo dituzte Debako uretan, Bideberrin, herriaren erdialdean.

Aurreko edizioetan moduan, kayak festaren helburuetako bat piraguismoa herritarrei gerturatzea da.
Goizeko txapelketa 10:30ean hasiko dute eta arratsaldekoa, 17:00etan. Hala, arratsaldeko saio horretarako antolatzaileek 30-40 palistaren parte-hartzea espero dute. Ordurako ilun egongo da, eta antolatzaileek 18.000 watteko indarra duten fokuak erabiliko dituzte Bideberriko zubi ondoan egongo diren zirkuitua argiztatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak