Emakumeen kontrako indarkera berbagai asteon

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko aza. 19a, 10:06

Euskadi-Kuba GKEak eta Udalak gai horren gaineko erakusketa eta dokumentala antolaltu dituzte. Erakusketa bihar, zapatua zabalduko dute, osoko bilkuren aretoan. Dokumentala eguenean izango da

Azaroaren 25ean, eguena, Emakumeenganako tratu txarren aurkako nazioarteko eguna da. Hori horrela, eta gaiaren gaineko sentsibilizazioa piztu nahian, bi ekitaldi antolatu dituzte Udaleko Ongizate zerbitzuak eta Euskadi-Cuba Gobernuz Kanpoko Erakundeak.

Batetik, Emakume kubatarrak, Iraultza bat beste baten barruan izeneko erakuseta zabalduko dute bihar, zapatua,  udaletxean, osoko bilkuren aretoan. Erakusketa hori hilaren 28ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 21:00etara eta zapatuetan, baita 12:00etatik 14:00etara ere.

Informazio panelak oinarri

Erakusketa hori zortzi informazio panelek osatzen dute. Iraultza Kubatarrak dirauen 50 urteotan emakumeen bizitzako hainbat arlotan barrena ibilbidea egiten da panelotan. Hori horrela, besteak beste jorratzen dira eskubide sexualak eta ugalkorrak, hezkuntza, osasuna, kultura eta emakume latinoamerikarren egoera.
Bisita gidatuak ere egingo dituzte erakusketan barrena. Bihar, martitzena, izango da bisita gidatuendako eguna eta egingo dituzte 18:30ean hasi eta 20:30era bitartean, Euskadi-Cuba erakundeko ordezkariek. 

Dokumentala eta hitzaldia

Horrekin guztiarekin batera, Lizette Vila zuzendari kubatarraren –gidoia ere berak idatzi du– La deseada justicia dokumentala ere emango dute hilaren 25ean, eguena, 19:00etan.
Vilak batu ditu dokumental horretan genero indarkeria jasan izan duten zortzi emakumeren testigantzak.
Emakumeok lortu zuten euren egoerari buelta ematea auzoetan dituzten transformazio integraleko tailerrei esker. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak