Bihar, eguaztena, bukatuko da truke azokarako euskarazko liburuak Jardunera eramateko epea

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko azaroaren 16a

Kultura etxeko egoitzan batuko dituzte eta bakarrik hartuko dituzte egoera onean dauden euskarazko liburuak.

Jardunek euskarazko liburuak trukatzeko azoka egingo dute azaroaren 19tik 21era, San Martin plazan. Hala, egunotan liburuak batzen dihardu azokarako. Bihar arte, eguaztena, batuko dituzte liburuak, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara), kultura etxean. Liburu bakoitzeko txartel bat emango dute, azokan beste liburu batengatik trukatu ahal izateko. Egoera onean eta osorik daudenak bakarrik onartuko dituzte eta ez dira onartuko sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrerarik erakusten dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak