Agorrosingo fitnes aretoan hezitzailea egongo da egunero

Herritarren ariketa fisikoaren inguruko aholkuak eta saioak gidatzea izango da bere egitekoa

Agorrosin Ekintza Guneko fitnes aretoan eta zortzi orduz, egunero, begirale-hezitzaile bat egongo da. Bere egitekoa izango da herritarren ariketa fisikoaren inguruko aholkuak eta saioak gidatzea.
Erabiltzaileengana errazago hurbiltzeko, ikasturte honetan, bi hilean behin, ariketa fisikoaren inguruko gaiak jorratuko direla aurreratu dute Agorrosingo iturriek.    
Azaro eta abenduan barrena, luzaketen inguruko edukiak landuko dituzte. Urtarrila eta otsaila bitartean, berriz, Ariketa fisikoaren kontrola bihotz taupaden bidez ikastaroa emango dute. Zerbitzu hori guztia abonuaren edota eguneko sarreraren barruan txertatuta dagoela aurreratu dute Agorrosinetik. Hau da, ez da ordainketa gehigarririk egin beharko ez hezitzaileagatik ezta ikastaroengatik ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.