Omenduaren gisara apaindutako gelan –koloretako oihal, harri, maskor eta argi-ilunekin–, elementu asko izan zituen ekitaldiak: txalaparta, bertso, irrintzi... baina batez ere, olerkiak. Lurra, ura, sua eta haizea oinarri hartuta, Igartuaren sormen lanak irakurri zituzten. Eta Kurtzebarri Eskolako lankide ohiek Fermin Balentziaren kantu bat abestu zuten, Igartuak berak mailez bidalitako azkena.
Emakume librea, euskalduna eta abertzalea, lagunen laguna, ameslaria, bakarra eta benetakoa zen, bere gertukoen esanetan; eta bere hizkera, xumea bezain sakona eta irakurterraza.
"Etapa baten amaiera"
Zapatuko omenaldia nola joan zen ikusirik, pozik agertu ziren Idazle Eskolakoak: "Aurreko omenaldiak hustualdiak izan dira, eta hau etapa baten bukaera. Hegan egiten utzi dugu gure enara eta orain beste arnas bat hartuko dugu". Karmele Igartuak eskatu ohi zuen eran, ez zuten txalorik jo amaierara arte; orduan bai, zaparrada luzeak apurtu zuen isiltasuna.
Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Bergarako UNEDeko zuzendari ohi Juanjo Alvarez eta Euskara eta Kultura diputatu Maria Jesus Aranburu.